XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Indarrik gabeko monstruo txiki hura, ibiltzeko gai ez zena, mugitzeko ere ia gai ez zena, JOLASTEKO GAI EZ zena... al zen nire anaia???.

Eta ni bere zain futbolean jolastu ahal izateko, berarekin lasterketetan nor gehiagoka ibiltzeko, JOLASTU ahal izateko.

Eta negarrez hasi nintzen: nik ez nuen anai hori nahi, beste bat nahi nuen... ez beste gauza hura.

Izugarrizko kasketa hartu nuen eta saminez beteriko malkoen artean isolatu nuen neure burua eta haurra, nire anaia, ez nuen ikusi ere egin nahi.

Begiek isuritako malkoek, beraien bizitza luzatu nahian edo, masail, ezpain eta kokotza laztanduz, poliki-poliki egiten zuten bidaia eta... JOLASTU ahal zuen anaia faltan somatzen nuen.

Nere jostailu berria handitzen zihoan eran, nere bereganako ezinikusia murrizten zihoala ohartu nintzen.

Gogoan dut larunbata zela, egun hartan ez bait nuen ikastolara joan beharrik izan eta etxean geratu nintzen, anaia zaintzen; aita, aste osoa negozio bidaia batean igaro ondoren, goiz hartan itzuliko bait zen eta ama goizean goiz irten bait zen etxetik bere bila joateko.

Beraz, ni geratu nintzen etxe zaindari.

Sirena hots antzeko musika emegarriak hautsi zuen nere logurea.

Haurraren negar oihuak zirela konturatu bezain laster, bapatean eta salto batez, ohetik altxatu eta etxeko zapatilak jazten denborarik ere galdu gabe, korrika abiatu nintzen anaitxoaren sehaska aurkitzen zen gelara.

Argia biztu eta sehaskako barren artetik nere eskua sartuz berea hartu nuen.

IRATZARGAILU baten antzera ukitzearekin bat isildu da musikatxoa pentsatu nuen eta Zer duzu maitea, goseak al zaude? esan nion amaren hitzak imitatuz.

Bai, nere buruaz harro aurkitzen nintzen; (...).